Gaur daltonismoari buruz hitz egingo dizuet. Pertsonalki ez dut ezagutzen genetiko hau ezagutzen duen inor, hala ere interesa piztu dit gai honek.
Daltonismoa
akats
genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar
bezala bereizteko. Daltoniko
guztiek
ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea
eta gorria
nahastea.
Herentziaz jasotzen den akatsa da eta X kromosomari lotuta dago akats
hori, beraz gizonezko
batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da.
Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X
kromosoma biek izan behar bailukete akastunak.
Daltonismo
mota ezberdinak honako hauek dira:
Akromatikoa
Akts
honekin pertsonak zuri-beltzean ikusten du. Oso gutxitan gertatzen
den akatsa da hau.
Monokromatikoa
Pertsonak
kolore gorria eta antzekoak bakarrik ikus litzake. Adib. laranja,
arrosa...
Dikromatikoa
Akats
hau dutenek koloreak nahasten dituzte, batzuek ez dute gorria
ikusten, besteek urdina, besteek berdea eta horren ondorioz dator
nahasketa.
Trikromático anomaloa
Akats
honekin pertsona kolore jakin bat nabaritzeko gaitasuna murriztua
dauka. Dikromatikoen antzeko ondorioak dituzte, baina arinagoak.
Daltoniko
gehienek kolore berde ikusteko gaitasuna falta du edo murriztua du.
Ondorioz, gorria eta berdea ez dituzte ongi bereizten.
Daltonismoa ezagutzeko test ezberdinak daude, hona hemen froga bat:
Daltonismo-testa da eta daltonikoek ezin dute irudiko zenbakia ikusi. |