Ongi etorria

Kaixo! Bilboko Magisteritza Eskolako ikaslea naiz, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 2 mailakoa. Blog honetan hezkuntza munduaren inguruko berriak idaziko ditut. Horrez gain saiatuko naiz eskola premia berezien inguruko gaietaz mintzatzea. Nahiz eta blogari gisa berria ez izan, espero dut IKT irakasgaian blogaren inguruko kontzeptuetaz jabetzea eta kudeatzen ditudan bi blogak aberastea, hiperloturak, bideoak, argazkiak eta abar jarriz. Lehenago aipatu dudanez, izugarri interesatzen zaizkit Hezkuntza Premia Berezien inguruko kontzeptuak eta berriak, beraz, ez izan beldurrik eta idatz itzazue iruskinak!

2012-12-13

Daltonismoa

Aspaldiko! 

Gaur daltonismoari buruz hitz egingo dizuet. Pertsonalki ez dut ezagutzen genetiko hau ezagutzen duen inor, hala ere interesa piztu dit gai honek.


Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea. Herentziaz jasotzen den akatsa da eta X kromosomari lotuta dago akats hori, beraz gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak.

Daltonismo mota ezberdinak honako hauek dira:

Akromatikoa

Akts honekin pertsonak zuri-beltzean ikusten du. Oso gutxitan gertatzen den akatsa da hau.

Monokromatikoa

Pertsonak kolore gorria eta antzekoak bakarrik ikus litzake. Adib. laranja, arrosa...

Dikromatikoa

Akats hau dutenek koloreak nahasten dituzte, batzuek ez dute gorria ikusten, besteek urdina, besteek berdea eta horren ondorioz dator nahasketa.

Trikromático anomaloa

Akats honekin pertsona kolore jakin bat nabaritzeko gaitasuna murriztua dauka. Dikromatikoen antzeko ondorioak dituzte, baina arinagoak.
Daltoniko gehienek kolore berde ikusteko gaitasuna falta du edo murriztua du. Ondorioz, gorria eta berdea ez dituzte ongi bereizten.

Daltonismoa ezagutzeko test ezberdinak daude, hona hemen froga bat:

Daltonismo-testa da eta daltonikoek ezin dute  irudiko zenbakia ikusi.

2012-11-22

Asperger sindromea


Asperger sindromea garunaren garapenaren arazoa da. 4 urtekin antzematen da eta sendaezina da. Arazo psikomotoreak sortzen ditu eta batzuetan jarrera aldatzeko gaitasuna du. Nahiz eta orokorrean autismoarekin so berdina izan, badauzkate hainbat ezberdintasun.
Autismoa eta Asperger sindromearen arteko desberdintasuna, Asperger sindromea duten pertsonek mintzairaren garapenean atzerapenik ez dutela da, beraz, haur baten lehen hitz eta esaldiak, sindromea ez duen haur baten adin berdinean agertzen dira. Hala ere, atentzioa deitzen duten bereizgarri kualitatibo batzuk ager daitezke haurrengan (gramatikari dagokionez, esaterako). Nahiz eta agerpen eta hautemate adina goiztiarra izan, sindromearen bereizgarrietako asko garapenaren fase berantiarragoetan antzematen dira, gizartearekin elkarrekintzan hastean.


Sindromea duen pertsonak ez daukan pertsona batek baino inteligentzia maila handiagoa izan dezake, nahiz eta gehienetan adimen-koziente osoa normal edo ertaina izan. Noizbehinka, hizkera ezohiko eta bikaina erabiltzen dute, baina giza interakziorako elkarrizketetan, maila jaistera irits daiteke. Ezaugarri azpimarragarri bat, pertsona hauek zeinu ez-hitzezko edo paralinguistikoak ezagutzeko ezgaitasuna da, baita hauek sortzeko ere. Hori dela eta, beste pertsonekiko kontaktua eta komunikazioa nahiko "arraro", baldarra, barregarria edo harroa iruditu daiteke.

Informazio gehiago lortzeko, hemen uzten dizuet Bizkaiko autismoaren eta asperger sindromearen web orrialdea. http://www.apnabi.org/autismo/trastorno-de-asperger/

2012-11-15

Goi mailako ikas gaitasunak.

Gaur goi mailako ikas gaitasunak dituzten ikasleei buruz hitz egingo dizuet. Dakigunez, hezkuntza premia bereziak sankontasun handiko gaia da eta honen barruan azpiatal asko daude. Orain arte ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen kasuak aztertu ditugu. Hala nola, Dislexia, Down sindromea eta Autismoa. Premia berezien atal kognitiboarekin jarraituz, garapen mentalaren alderdi zehatz batean, talentu handia eta ikasteko gainerako ikaskideek baino aukera egokiagoak azaltzen dituzten ikasleak ditugu. 
Ikasle horiei arreta egokia eskainiz eta gaitasunak garatzeko bideak emonez haien potentzialtasuna indartuko dugu.


Ikasle hauen kasua aztertzen hasi baino lehen komenigarria litzateke azpimarratzea beren kideek bezalakoxe premia afektiboak, nortasuna egituratzeko premiak eta gizarteratzeko premiak dituztela nahiz eta kideekiko desberdinak izango diren, batez ere ikasteko aukeren, ikasketak garatzeko moduen eta pentsamenduen arloan.

Identifikazioa, froga formalen analisia eta ikasleen jokabideei eta errealizazioari buruzko behaketa desberdinak (froga subjektiboak edo informalak) bilduko dituen prozesua da.

Gai hau, nahiko polemikoa da. Ez identifikatzearen aldekoek adierazten  dutenez, etiketa bat jartzeak integrazioaren printzipioa hautsi egingo luke. Dena den, planteamendu hau arbuiatzeko, gaitasun handiko ikasle batzuek porrot egiten dutela eta, beren premiak zehaztuta ez daudenez, erantzun egokia ez dutela jasotzen esan daiteke.



Ikasle horien ezaugarriak oso bestelakoak dira. Alde batetik, hiztegiarekin eta ahozko gaitasunarekin lotuta dauden ezaugarriak daude. Hiztegiari begira, nahiko hiztegi zabala duela esan dezakegu. Horrez gain, bere adinerako hitz eta terminologia aurreratua ezagutzen eta erabiltzen du eta hitzen erabilera interesatzen zaio eta zuzen erabiltzen ditu. Hitz egiterakoan hainbat ezaugarri daude, horien artean; gauzak ongi adieraztea eta bere kideek baino esaldi luzeagoak erabiltzea. Horretaz aparte, esapide biziak erabiltzen ditu eta jariotasunez hitz egiten du.

Beste alde batetik, ikaskuntzaren ezaugarriak ditugu. Hau da, ikaste prozesuen ezaugarriak. Alde batetik, gai askori buruzko informazio ugari du (bere adineko gazteen interesak baino sakonagoak ditu). Beste alde batetik, oroimenari eta, oro har, datu informatikoei dagokienez, oso azkarra dela nabari dezakegu. Azkenik, oso zorrotza da eta gauza askotaz ohartzen da; oro har, historia, pelikula edo beste edozeri buruz ingurukoek baino gauza gehiago eta sakonagoak somatzen ditu. 

Sarrerari amaiera emoteko gaitasun handiko ikasleen web-a utziko dizuet informazio gehiago eskuratu nahi baduzue. Nahiz eta gaztelaniaz egon, aurretik aipatu dudana oso ondo azalduta dago, beraz, animatu eta emoiozue bistakadatxo bat!

Hona hemen link-a: 
http://asenid.com/

2012-11-08

Down Sindromea


Aspaldiko!

Badira aste batzuk ez dudala ezer igo... Barkaidazue, lan pilo bat izan ditut entregatzeko baina berriz nabil blogeatzen!
Gaur, Down Sindromea dakarkizuet mitzagai. Horretarako, sindromearen definizio txiki bat emango dut eta ondoren, sindromearen ezaugarri batzuk azalduko ditut labur-labur.

Down sindromea azaldura genetiko bat da, kromosoma parean, hiru kromosoma agertzearen ondorioa.

Down sindromea duten pertsonek zenbait patologia izateko arrisku handiagoa dute.
  • Bihotzeko patologiak
  • Digestio-aparatuko patologiak
  • Sistema endokrinoko patologiak
Patologiaz gain, komenigarria iruditu zait bereizgarriak azaltzea. Sindrome honen bereizgarriak, fisonomia nabarmena, hipotonia muskular orokorra, adimen atzeratua eta garapen atzeratua dira. Horrez gain, 50-60 urterako bizi itxaropena izaten dute eta kardiopatia edo leuzemiarako aukera gehiago izaten dute eta horrek heriotza aurrera dezake.

Ezaugarriak eta definizioa kontuan harturik, down sindromearen diagnostikoa honako hau izango litzateke:
Down sindromearen diagnosia erditzea baino lehenago edo ondoren egin daiteke. Azken honetan, azterketa klinikoa burutzen da eta kariotipoz berresten da gero, hau da, zelulen kromosomak ordenatu eta kromosoma gehigarria edo dagokion anomalia ikusiz.

Gaur egun, ez dago pertsona horien gaitasun intelektuala hobetzen duen tratamendu farmakologikorik. Hala ere, familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute.





2012-10-18

Dislexia


Dislexiatzat ulertzen da irakurketarako eta letreiatzeko zailtasun zehatza bezala. Hau da, irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasotzen dioen trastornoa da. Aldez aurretik, ez da inolako eskasia emozional, sentsorial edo intelektualik antzematen umearengan.
Ikuspuntu kogntibotik begiratuta, epe laburreko memoriaren defizita gertatzen dela antzeman da. Beraz, arazoa zeinuen deskodifikazioan egongo litzateke eta ez ulermenean,

Bi dislexia mota daude: Hartutako dislexia eta Dislexia ebolutiboa. Lehenengoa garuneko lesio baten ondorioz sortzen da. Bigarrena aldiz, ondo irakurtzeko gaitasunean berezko zailtasunak daudenean sortzen da.

Jarraian gaixotasun honen ezaugarriak azlduko ditut labur-labur. Dislexia dutenek elementuen espazioaren eta denboraren antolaketan nahasteak izateko joera dute. Hori dela eta, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate arazoak … izan ditzakete.

Erraza da hautematea haur batek dislexia daukala.



Baina, nola antzeman dezakegu ume bat dislexikoa dela? 

Normalean, arazoa 6 urte ingururekin detektatzen da, adin horretan murgiltzen baitira, bete-betean, irakurketa/idazketa prozesuan. Baina, hala ere, beharrezkoa da irakaslea eta gurasoak adi egotea hainbat zeinuren aurrean, ume horrek bere lagunak baino motelago ikasten duela konturatzeko.

2012-10-06

MUSIKOTERAPIA

Gaurkoan musikoterapiaren efektuei buruz hotz egingo dizuet. Dakigunez, musika geure gorputzean sentsazio ezberdinak sor daikez. Beraz efektu hauek terapia batean erantsiz, efektu liluragarria sortzen du.

Baina, zer da musikoterapia

Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da.
Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten estimuluak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.

Hemen uzten dizuet musikoterapiari buruz egindako power point bat.


2012-09-27

Jolasten.

Jolasa ikaskuntza eta gaitasun komunikatiboari oso lotuta dago, haurtzaroan batez ere. Modu honetan, tresna oso baliagarria da garapenean zailtasunak dituzten umeak tratatzeko. Jarraian azalpentxoari lotuta dagoen bideo bat usten dizuet.