Ongi etorria

Kaixo! Bilboko Magisteritza Eskolako ikaslea naiz, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 2 mailakoa. Blog honetan hezkuntza munduaren inguruko berriak idaziko ditut. Horrez gain saiatuko naiz eskola premia berezien inguruko gaietaz mintzatzea. Nahiz eta blogari gisa berria ez izan, espero dut IKT irakasgaian blogaren inguruko kontzeptuetaz jabetzea eta kudeatzen ditudan bi blogak aberastea, hiperloturak, bideoak, argazkiak eta abar jarriz. Lehenago aipatu dudanez, izugarri interesatzen zaizkit Hezkuntza Premia Berezien inguruko kontzeptuak eta berriak, beraz, ez izan beldurrik eta idatz itzazue iruskinak!

2012-11-15

Goi mailako ikas gaitasunak.

Gaur goi mailako ikas gaitasunak dituzten ikasleei buruz hitz egingo dizuet. Dakigunez, hezkuntza premia bereziak sankontasun handiko gaia da eta honen barruan azpiatal asko daude. Orain arte ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen kasuak aztertu ditugu. Hala nola, Dislexia, Down sindromea eta Autismoa. Premia berezien atal kognitiboarekin jarraituz, garapen mentalaren alderdi zehatz batean, talentu handia eta ikasteko gainerako ikaskideek baino aukera egokiagoak azaltzen dituzten ikasleak ditugu. 
Ikasle horiei arreta egokia eskainiz eta gaitasunak garatzeko bideak emonez haien potentzialtasuna indartuko dugu.


Ikasle hauen kasua aztertzen hasi baino lehen komenigarria litzateke azpimarratzea beren kideek bezalakoxe premia afektiboak, nortasuna egituratzeko premiak eta gizarteratzeko premiak dituztela nahiz eta kideekiko desberdinak izango diren, batez ere ikasteko aukeren, ikasketak garatzeko moduen eta pentsamenduen arloan.

Identifikazioa, froga formalen analisia eta ikasleen jokabideei eta errealizazioari buruzko behaketa desberdinak (froga subjektiboak edo informalak) bilduko dituen prozesua da.

Gai hau, nahiko polemikoa da. Ez identifikatzearen aldekoek adierazten  dutenez, etiketa bat jartzeak integrazioaren printzipioa hautsi egingo luke. Dena den, planteamendu hau arbuiatzeko, gaitasun handiko ikasle batzuek porrot egiten dutela eta, beren premiak zehaztuta ez daudenez, erantzun egokia ez dutela jasotzen esan daiteke.



Ikasle horien ezaugarriak oso bestelakoak dira. Alde batetik, hiztegiarekin eta ahozko gaitasunarekin lotuta dauden ezaugarriak daude. Hiztegiari begira, nahiko hiztegi zabala duela esan dezakegu. Horrez gain, bere adinerako hitz eta terminologia aurreratua ezagutzen eta erabiltzen du eta hitzen erabilera interesatzen zaio eta zuzen erabiltzen ditu. Hitz egiterakoan hainbat ezaugarri daude, horien artean; gauzak ongi adieraztea eta bere kideek baino esaldi luzeagoak erabiltzea. Horretaz aparte, esapide biziak erabiltzen ditu eta jariotasunez hitz egiten du.

Beste alde batetik, ikaskuntzaren ezaugarriak ditugu. Hau da, ikaste prozesuen ezaugarriak. Alde batetik, gai askori buruzko informazio ugari du (bere adineko gazteen interesak baino sakonagoak ditu). Beste alde batetik, oroimenari eta, oro har, datu informatikoei dagokienez, oso azkarra dela nabari dezakegu. Azkenik, oso zorrotza da eta gauza askotaz ohartzen da; oro har, historia, pelikula edo beste edozeri buruz ingurukoek baino gauza gehiago eta sakonagoak somatzen ditu. 

Sarrerari amaiera emoteko gaitasun handiko ikasleen web-a utziko dizuet informazio gehiago eskuratu nahi baduzue. Nahiz eta gaztelaniaz egon, aurretik aipatu dudana oso ondo azalduta dago, beraz, animatu eta emoiozue bistakadatxo bat!

Hona hemen link-a: 
http://asenid.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario