Asperger
sindromea garunaren garapenaren arazoa da. 4 urtekin antzematen da
eta sendaezina da. Arazo psikomotoreak sortzen ditu eta batzuetan
jarrera aldatzeko gaitasuna du. Nahiz eta orokorrean autismoarekin so
berdina izan, badauzkate hainbat ezberdintasun.
Autismoa
eta Asperger sindromearen arteko desberdintasuna, Asperger sindromea
duten pertsonek mintzairaren garapenean atzerapenik ez dutela da,
beraz, haur baten lehen hitz eta esaldiak, sindromea ez duen haur
baten adin berdinean agertzen dira.
Hala
ere, atentzioa deitzen duten bereizgarri kualitatibo batzuk ager
daitezke haurrengan (gramatikari dagokionez, esaterako). Nahiz eta
agerpen eta hautemate adina goiztiarra izan, sindromearen
bereizgarrietako
asko garapenaren fase berantiarragoetan antzematen dira,
gizartearekin elkarrekintzan hastean.
Sindromea
duen pertsonak ez daukan pertsona batek baino inteligentzia maila
handiagoa izan dezake, nahiz eta gehienetan adimen-koziente osoa
normal edo ertaina izan. Noizbehinka, hizkera ezohiko eta bikaina
erabiltzen dute, baina giza interakziorako elkarrizketetan, maila
jaistera irits daiteke.
Ezaugarri
azpimarragarri bat, pertsona hauek zeinu ez-hitzezko edo
paralinguistikoak ezagutzeko ezgaitasuna da, baita hauek sortzeko
ere. Hori dela eta, beste pertsonekiko kontaktua eta komunikazioa
nahiko "arraro", baldarra, barregarria edo harroa iruditu
daiteke.
Informazio gehiago lortzeko, hemen uzten dizuet Bizkaiko autismoaren eta asperger sindromearen web orrialdea. http://www.apnabi.org/autismo/trastorno-de-asperger/