Ongi etorria

Kaixo! Bilboko Magisteritza Eskolako ikaslea naiz, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 2 mailakoa. Blog honetan hezkuntza munduaren inguruko berriak idaziko ditut. Horrez gain saiatuko naiz eskola premia berezien inguruko gaietaz mintzatzea. Nahiz eta blogari gisa berria ez izan, espero dut IKT irakasgaian blogaren inguruko kontzeptuetaz jabetzea eta kudeatzen ditudan bi blogak aberastea, hiperloturak, bideoak, argazkiak eta abar jarriz. Lehenago aipatu dudanez, izugarri interesatzen zaizkit Hezkuntza Premia Berezien inguruko kontzeptuak eta berriak, beraz, ez izan beldurrik eta idatz itzazue iruskinak!

2012-09-20

HPB

Hezkuntza Premia Berezien gaiari sarreratxoa egiteko, hemen usten dizuet horren inguruko kontzeptuak azaltzen dituen power pointa. Nahiz eta gazteleraz egon, gaian sartzeko balio zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario